APIKA Audiovisual Project Lab IV. edizioa

SUSTATU ZURE IKUS-ENTZUNEZKO PROIEKTUAREN EKOIZPENA SEKTOREKO PROFESIONALEN LAGUNTZAREKIN

zer da APIKA AUDIOVISUAL PROJECT LAB?

APIKA Audiovisual Project Lab Euskadiko ikus-entzunezko ekoiztetxeen kudeaketa hobetzen laguntzeko programa bat da, ikus-entzunezko proiektuen ekoizpena bultzatzera, talentu emergentea sustatzera eta ikus-entzunezko ehuna dinamizatzera bideratua.

APIKA Audiovisual Project Lab Apika Ikus-entzunezko Ekoizleen Elkarteak antolatzen du, Eusko Jaurlaritza-Zineuskadi, Arabako Foru Aldundia, Vital Fundazioa eta Gasteizko Udalaren babesarekin.

helburua

Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalei bultzatzea eta laguntzea, eta horien ondoan egotea, gidoiaren behin betiko bertsioa eta proiektuen produkzioaren estrategia idazteko laguntza eskainiz, bai eta orientazio pertsonalizatua ematea ere, beren proiektuaren aurkezpen egokia egiteko moduari buruz.

nola funzionatzen du apika audiovisual project LAB?

mentoretza

  • Gidoiaren analisia eta berridazketa.
  • Ekoizpen-estrategia.
  • Jasangarritasunari buruzko aholkulartiza.
  • Salmenta-txostenaren prestakuntza.
  • Proyektuaren pitchinga prestatzea.
  • Networking saioa sektoreko profesionalekin.

lan DINaMIkA

  • Datak: 2024ko martxotik azarora.
  • Modalitatea: Hibridoa (programa bideokonferentzien bidez egingo da, aurrez aurreko saioak egiteko aukerarekin).
  • Banakako lana profesional ezagunekin.

Hautaketa-prozesua

    1. Eskaera-formularioa bete.
    2. Bidali zure eskaera eta dokumentazioa PDF formatuan apika.asociacion@gmail.com helbidera martxoaren 22a baino lehen.
      • Gidoiaren azken bertsio erabilgarria, gutxienez bertsio elkarrizketatua; dokumentalen kasuan, tratamendua bidaliko da.
      • Sinopsia: serieen kasuan, beharrezkoa izango da kapitulu bakoitzaren sinopsia aurkeztea.
      • Pertsonaien garapena.
      • Zuzendariaren eta ekoizlearen memoria eta ekoizlearen, zuzendariaren eta gidoilariaren CVa.
      • Materiala eta ikus-erreferentziak, eskatzaileak egoki iritziz gero.
      • Aurrekontua.
      • Lan-plana eta finantzazio-plana (aukerakoa).
      • Proiektuari buruzko informazioa, eskatzaileak Apika Audiovisual Project Laben deialdiaren esparruan proiektua aukeratzen laguntzeko egokitzat jotzen duen guztia.
    3. Hautaketa-Batzorde batek proiektu bakoitza aztertuko du, oinarrietan jasotako ebaluazio-irizpideei jarraituz.
    4. Antolatzaileek deialdiaren emaitza jakinaraziko dute.

* Deskargatu hemen oinarriak eta eskaera-formularioa:

apika audiovisual project LAB-EKO MENTOREAK

momentu honetan apika audiovisual project lab proiektuak hautatzeko fasean dago

* Deialdiaren oinarriak ezagutu.

Babesleak:

Laguntzaileak: