APIKA Audiovisual
Project Lab

V. EDIZIOA

ZER DA APIKA AUDIOVISUAL PROJECT LAB?

APIKA Audiovisual Project Lab Euskadiko ikus-entzunezko ekoiztetxeen kudeaketa hobetzen laguntzeko programa bat da, ikus-entzunezko proiektuen ekoizpena bultzatzera, talentu emergentea sustatzera eta ikus-entzunezko ehuna dinamizatzera bideratua.

APIKA Audiovisual Project Lab Apika Ikus-entzunezko Ekoizleen Elkarteak antolatzen du, Eusko Jaurlaritza-Zineuskadi, Arabako Foru Aldundia, Vital Fundazioa eta Gasteizko Udalaren babesarekin.

HELBURUA

Euskadiko ikus-entzunezko sektoreko profesionalei laguntza, bultzada eta babesa ematea, gidoiaren behin betiko bertsioa idazteko laguntza eta beren proiektuak ekoizteko estrategia eskainiz, bai eta beren proiektua behar bezala aurkezteko moduari buruzko orientazio pertsonalizatua ere.

“SUSTATU ZURE IKUS-ENTZUNEZKO PROIEKTUAREN EKOIZPENA

SEKTOREKO PROFESIONALEN LAGUNTZAREKIN

Nola funzionatzen du?

MENTORETZA

  • Gidoiaren analisia eta berridazketa.
  • Ekoizpen-estrategia.
  • Jasangarritasunari buruzko aholkulaitza.
  • Salmenta-txostenaren prestakuntza.
  • Proiektuaren piching-a prestatzea.
  • Finanziazioari buruzko aholkularitza.
  • Networking saioa sektoreko profesionalekin.

Lan dinamika

  • Datak: 2025eko martxotik azarora.
  • Modalitatea: Híbridoa

(Programa bideokonferentzien bidés egingo da, Aurrez aurreko saioak egiteko aukerarekin).

  • Banakako lana sektoreko profesionalekin.

Hautaketa prozesua

    1. Eskaera-formularioa bete.
    2. Bidali zure eskaera eta dokumentazioa PDF formatuan apika.asociacion@gmail.com helbidera martxoaren 22a baino lehen.
      • Gidoiaren azken bertsio erabilgarria, gutxienez bertsio elkarrizketatua; dokumentalen kasuan, tratamendua bidaliko da.
      • Sinopsia: serieen kasuan, beharrezkoa izango da kapitulu bakoitzaren sinopsia aurkeztea.
      • Pertsonaien garapena.
      • Zuzendariaren eta ekoizlearen memoria eta ekoizlearen, zuzendariaren eta gidoilariaren CVa.
      • Materiala eta ikus-erreferentziak, eskatzaileak egoki iritziz gero.
      • Aurrekontua.
      • Lan-plana eta finantzazio-plana (aukerakoa).
      • Proiektuari buruzko informazioa, eskatzaileak Apika Audiovisual Project Laben deialdiaren esparruan proiektua aukeratzen laguntzeko egokitzat jotzen duen guztia.
    3. Hautaketa-Batzorde batek proiektu bakoitza aztertuko du, oinarrietan jasotako ebaluazio-irizpideei jarraituz.
    4. Antolatzaileek deialdiaren emaitza jakinaraziko dute.

* Deskagatu hemen oinarriak eta eskaera-orria. 

MENTOREAK EZAGUTU

BABESLEAK:
Laguntzaileak:

HITZ EGITEN DUGU?

KONTAKTUA

Zalantzak dituzu edo gurekin hitz egin nahi duzu? Beteharremanetarako formularioa edo bidali mezu elektroniko bathelbide honetara:

apika.asociacion@gmail.com

Idatz iezaguzu!

Please enable JavaScript in your browser to complete this form.
Politica de Privacidad