2026ko maiatzak 25
9:00 – 13:00 h
Fundación Laboral San Prudencio
(Dato Kalea, 43)
Vitoria-Gasteiz
Sarrera doan aldez aurretik izena emanda: apika.asociacion@gmail.com
TAILERRA
MUCHOFOCO IKUSLEENGAN
GONZALO G. LOBATO – Zinema marketina
Apika Ikus-entzunezko Produktoreen Elkarteak Muchofoco ikusleengan tailerra antolatuko du datorren astelehenean, maiatzak 25. Gonzalo G. Lobatok emango du ikastaroa, eta ikus-entzuleen diseinuaz eta marketinaren paper estrategikoaz arituko da, filmaren fase guztietan, garapenetik hasi eta estreinaldira arte. Jarduera 9:00etatik 13:00etara izango da La Fundación San Prudencio-n (Dato kalea, 43 – Vitoria-Gasteiz).
Saioan zehar, Lobatok azalduko du nola audientzien diseinua ez den soilik promozio kontua, baizik eta proiektu zinematografiko baten eraikuntzaren funtsezko zati bihurtu den. Finantzazioa, errodajearen tonua, jaialdietako ibilbidea edo estreinaldiko estrategia bezalako alderdiak zeharkatzen dituen begirada. Benetako kasu praktikoen bidez, parte-hartzaileek filma eboluzionatzen ari den proiektu gisa landuko dute, marketina prozesuaren etapa bakoitzean funtsezko erabakiak hartzen laguntzeko.
Gonzalo G. Lobatok hamar urte baino gehiago daramatza marketin zinematografikoan, ‘Maspalomas’ (Moriarti), Gaua (Paul Urkijo) edo El Ser Querido eta As Bestas (Rodrigo Sorogoyen) bezalako pelikulen komunikazioa eta plazaratze estrategia koordinatzen, besteak beste. Muchofoco marketin zinematografikoko enpresaren bazkide sortzaile eta zuzendaria da. Jarduera horrekin batera, ESCACen, Kubako EICTVn eta jardunean dauden ekoizleentzako beste prestakuntza-programa batzuetan ere ematen ditu eskolak.
Jarduera Apika Ikus-entzunezko Produktoreen Elkarteak antolatu du, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Beren proiektuen lehen etapetatik marketinaren ikuspegia txertatu nahi duten ikus-entzunezko sektoreko ekoiztetxe eta profesionalei zuzenduta dago.
Sarrera doan aldez aurretik izena emanda aretoa bete arte.