Apika LAB Euskadiko ikus-entzunezko ekoizleei laguntzeko programa bat da, ikus-entzunezko proiektuen garapena eta ekoizpena bultzatzera, sortzen ari den talentua sustatzera eta ikus-entzunezko sektorea dinamizatzera bideratuta dagoena.
Laborategia Apika Ikus-entzunezko Ekoizleen Elkarteak antolatzen du, Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta Vital Fundazioaren babesarekin. Gainera, Kultura Ministerioaren (ICAA), EiTBren eta Zineuskadiren laguntza du.
Euskadiko ikus-entzunezko sektoreko profesionalei laguntza, bultzada eta babesa ematea, gidoiaren behin betiko bertsioa idazteko laguntza eta beren proiektuak ekoizteko estrategia eskainiz, bai eta beren proiektua behar bezala aurkezteko moduari buruzko orientazio pertsonalizatua ere.
Programak lan-ibilbide bat eskaintzen du, storybuilding, gidoiaren idazketa, ekoizpena, aholkularitza juridikoa, audientzien eta marketinaren diseinua, dosierraren lanketa, pitching-a, finantziazioa, banaketa eta iraunkortasuna barne hartzen dituena.
Anochece – ECPV Films
los hijos de adán – CSC Films
morroi – Mirokutana
sasia/zarza – Orlok Films
temblor – Gariza Films y Nocturna
utländsk – Baleuko
Edizio berri honetan, laborategiak bere dimentsio industriala eta kanpo-proiekzioa sendotuko ditu, erakundeen laguntza berriak gehituta.
Kultura Ministerioak, ICAAren bidez, Apika LABen bi proiektu hautatu babestuko ditu, haien beharretara hobekien egokitzen den zinema-merkatuan parte har dezaten erraztuz, proiektu bakoitzeko pertsona batentzako bidaia-, ostatu- eta akreditazio-gastuak estaliz.
Halaber, EITB laborategiko erakunde laguntzaile gisa sartuko da, eta topaketa batean parte hartuko du hautatutako ekoizpen-etxeekin, haien proiektuak bertatik bertara ezagutzeko eta lankidetza-ildo posibleak aztertzeko.
Gainera, aurten laborategiak mentoria berriak izango ditu storybuilding eta banaketa zinematografikoari eta salmentei dagokienez, eta aurreko edizioetan zeudenei gehituko zaizkie.
“SUSTATU ZURE IKUS-ENTZUNEZKO PROIEKTUAREN EKOIZPENA
SEKTOREKO PROFESIONALEN LAGUNTZAREKIN“
(Programa bideokonferentzien eta aurrez-aurreko saioen bidez egingo da).
1. Eskaera-orria bete.
2. Bidali zure eskaera-orria oinarrietan eskatutako dokumentazioarekin batera PDF formatuan apika.asociacion@gmail.com helbidera otsailaren 27a baino lehen.
3. Hautaketa-Batzorde batek proiektu bakoitza aztertuko du, oinarrietan jasotako ebaluazio-irizpideei jarraituz.
4. Antolatzaileek deialdiaren emaitza jakinaraziko dute Apikako webgunean.
* Web honetan ematen den informazioa orientatzeko da. Zalantzarik badago, oinarrietan jasotakoa hartuko da kontuan.
* Deskagatu hemen oinarriak eta eskaera-orria.
Política de Privacidad | Política de cookies | Contacto
Asociación Apika 2025