Apika IKUS-ENTZUNEZKO PRODUKTOREEN ELKARTEA

Apika irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da. 2012an sortu zen, Arabako Lurralde Historikoan eta Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezko industriaren jarduera sustatzeko, bereziki sektorearen garapena, bai kulturaren aldetik, bai industriaren aldetik.

Apikaren misioa bere bazkideen interesak ordezkatzea, kudeatzea, defendatzea eta sustatzea da, ikus-entzunezko produkzioaren, sustapenaren eta prestakuntzaren arloan jarduteko ildoak markatzeko harremanak eta negoziazioak mantenduz, bai erakunde publikoen aurrean, bai pertsona eta erakunde pribatuen aurrean.

APIKAren HELBURUAK

  • Apika sendotzea, Euskadiko ikus-entzunezkoen sektorea ordezkatzeko.
  • Arabako ekoizpenaren bolumena handitzea.
  • Interes-eragile nagusiekin hitzarmenak egitea.
  • Erakundeek Arabako ikus-entzunezko sektoreari ematen dioten laguntza handitzea.
  • Arabako ekoizpenean euskara sustatzea.
  • Arabako ekoizpenean emakumeen parte-hartzea bultzatzea.
  • Arabako gizartearekin aktiboki parte hartzea, ikus-entzunezko hizkuntzaren bidez haren beharrak eta kezkak salatzen, bistaratzen eta jakinarazten.

Zuzendaritza batzordea

Presidentea

Maite Ruiz de Austri (Extrapictures SL)

lehendakariordea

Oskar Buñuelos (Katxarreria Films)

idazkaria

Gloria Peña

diruzaina

Iñigo Silva (Emergencia PC)

mahaikideak

Myriam Ballesteros (MB Producciones)

Fernando López Castillo

Sonia Pacios

Katixa de Silva (CSC FILMS)

hitz egiten dugu?

kontaktua

Asko gara eta gero eta gehiago entzungo zaigu. Parte hartu nahiduzu? Bete harremanetarako formularioa edo bidali mezuelektroniko bat helbide honetara:

apika.asociacion@gmail.com

Zure zain gaude!