2026ko ekainak 2
19:00 etan

Ignacio Aldecoa Kultur Etxea
(Florida Ibilbidea, 9)
Vitoria-Gasteiz

Sarrera doan aretoa bete arte.

HITZALDIA

NOLA ZUZENDU ZURE LEHEN FILMA

BEATRIZ DE SILVA – ZINEMA ZUZENDARIA

Beatriz de Silva zuzendaria izango da protagonista Apikak antolatutako Arabako Zinema Meeting Point zikloaren saio berri batean, ekainaren 2an, 19:00etan, Ignacio Aldecoa Kultur Etxean.

“Nola zuzendu zure lehen filma” izenburupean, zinemagileak honaino eraman duen bidea errepasatuko du: proiektua markatu duten erabakiak, aurre egin behar izan dien erronkak eta lehen aldiz film baten buru jartzeak uzten dituen ikaskuntzak. Ekainaren 12an zinemetara iritsiko den Todos los colores bere lehen opera estreinatzeko hamar egun besterik ez ditu falta.

Beatriz de Silva, gidoilaria eta zuzendaria, Gasteizen filmatutako Tula film laburrarekin egin zen ezagun ikus-entzunezkoen arloan. Film labur hori Hollywoodeko Akademiak aurrehautatu zuen 2023ko Oscar sarietarako, fikziozko film labur onenaren kategorian, eta nazioarteko shortlisteko hamabost film finalisten artean geratu zen. Tularen atzetik Lyuba etorri zen, bihar, hau ere aitortua jaialdietan. Orain, film luzeari ekin dio Todos los colores filmarekin. Nerabezaroari, desioari eta identitate-bilaketari buruzko komedia emozional bat da, Mafalda Carbonell protagonista duena eta Atresmedia Cine, Cattleya Producciones eta La Canica Filmsek ekoizten dutena. 

Lehenengo proiektuak aurrera ateratzen ari diren zuzendariei zein zinemaren munduak nola funtzionatzen duen gertutik ezagutzeko interesa duen edonori zuzenduta dago hitzaldia. Arratek aholkuak, gakoak eta ikaskuntzak partekatuko ditu zuzendaritzarako lehen jauzi horri aurre egiteko eta horrek dakartzan itxaropenak kudeatzeko.

Zikloa Apika Ikus-entzunezko Ekoizleen Elkarteak antolatzen du, Arabako Foru Aldundiaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin, eta sektoreko profesionalekin egindako topaketen bidez zinemaren sormen prozesuak herritarrengana hurbiltzea du helburu.

Aurtengo edizioak film luze berria estreinatu duten zuzendari arabarrengan jartzen du fokua, Araban egindako zinemak bizi duen une ona islatzen duen ezohiko gertaera. Urtean zehar, Paul Urkijo, Beatriz de Silva eta David Perez Sañudo bezalako zinemagileek ere parte hartuko dute zikloan, euren sormen prozesuak eta esperientzia profesionalak publikoarekin partekatuz.

Doako izen-ematea, email bat bidaliz.