2026ko martxoa
9:30etatik 11etara

NEXUM – HIBRIDALAB
(Miguel de Unamuno Hiribidea, 1)
Vitoria-Gasteiz

HITZALDIA

ARABA FILMA

ZINEMA lan aukera gisa araban

Ikus-entzunezkoen sektoreak pisua irabazten jarraitzen du Araban jarduera ekonomiko gisa, eta eragina zabaltzen hainbat arlotako enpresetan. Enpresa-sarearekiko lotura hori indartzeko, Arabako Foru Aldundiak, Ekonomia Sustatzeko Sailaren bitartez, Araba Filma programa egingo du. Apika Ikus-entzunezko Produktoreen Elkarteak antolatu du ekimena, SEA Arabako Enpresen laguntzarekin, eta ikus-entzunezko sektorearen aukerak hurbilduko dizkio Arabako enpresa- sareari.

Arabak enpresa-ingurune sendoa eta kokapen ugari ditu, eta, horri esker, posizio estrategikoan dago film friendly lurralde gisa duen lehiakortasuna indartzeko. Araba Filmarekin, Arabako Foru Aldundiak negozio-aukerak ezagutarazi nahi ditu, tokiko ekoizleak eta hornitzaileak konektatu, dibertsifikazio ekonomikoa bultzatu eta lurraldea filmazioetarako erreferentzia-gune gisa finkatu.

Hitzaldi-zikloa martxoan egingo da, NEXUMen (Miguel de Unamuno Hiribidea, 1 – Vitoria- Gasteiz), 9:30etik 11:00etara, eta sektore estrategiko hauei zuzenduta egongo da:

  • Martxoak 4: Ostalaritza, sukaldaritza eta cateringa.
  • Martxoak 10: Higiezinen agentziak eta ostatuak.
  • Martxoak 17: Eraikuntzako eta zerbitzu osagarrietako enpresak.
  • Martxoak 24: Garraioa eta logistika.
  • Martxoak 31: Zerga eta lan aholkularitza.

Saio bakoitzean modu praktikoan landuko da nola integra daitezkeen tokiko enpresak errodajeen dinamikan, zer zerbitzu mota eskatzen dituen sektoreak eta nola ezar daitezkeen lankidetza harreman egonkorrak produkzio-etxeekin.

Parte-hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da. Horretarako, bidali mezu elektroniko bat zure datuekin helbide honetara: apika.asociacion@gmail.com

Doako izen-ematea, email bat bidaliz.