2026ko martxoaK 18
19:00 etan

Ignacio Aldecoa Kultur Etxea
(Florida Ibilbidea, 9)
Vitoria-Gasteiz

Sarrera doan aretoa bete arte.

HITZALDIA

GAITZA: ISPILUAN BEGIRATZEA

JUANMA BAJO ULLOA – ZINEMA ZUZENDARIA

Juanma Bajo Ulloa zuzendari gasteiztarrak Arabako Zinema Meeting Point zikloaren edizio berri bat inauguratuko du martxoaren 18an, 19:00etan, Ignacio Aldecoa Kultur Etxean emango duen hitzaldiarekin.

“El mal: mirarse en el espejo” izenburupean, zinemagile arabarrak publikoarekin partekatuko du bere azken filma, El mal (2025), egiteko prozesua. David Barberorekin mantenduko duen hitzorduan zehar, sormen askatasuna gero eta zailagoa izan daitekeen testuinguru batean lan zinematografiko independente bat garatzeak dakartzan erronkei eta zailtasunei buruz hausnartuko du.

Juanma Bajo Ulloa Espainiako zinemaren zuzendari ezagunenetakoa da. Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra eskuratu zuen Alas de mariposa (1991) filmarekin egin zuen debuta, eta bere ibilbidea sendotu zuen La madre muerta edo Airbag kultuzko komedia bezalako tituluekin. Bere ibilbidean zehar hiru Goya Sari eta hainbat sari jaso ditu, bai estatukoak bai nazioartekoak.

Apika Ikus-entzunezko Ekoizleen Elkarteak antolatu du zikloa, Arabako Foru Aldundiaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin, eta zinemaren sorkuntza-prozesuak ikusleei hurbiltzea du helburu, sektoreko profesionalekin topaketak eginez.

Aurtengo edizioak film luze berria estreinatu duten zuzendari arabarrengan jartzen du fokua, Araban egindako zinemak bizi duen une ona islatzen duen ezohiko gertaera. Urtean zehar, Paul Urkijo, Beatriz de Silva eta David Perez Sañudo bezalako zinemagileek ere parte hartuko dute zikloan, euren sormen prozesuak eta esperientzia profesionalak publikoarekin partekatuz.

Doako izen-ematea, email bat bidaliz.