2025eko apirilaren 8an
9:00etatik 13:00etara
Europa Biltzar Jauregia
Sala La Hechicera
Vitoria-Gasteiz
ikastaro-tailerra
nire proiektua prestatzen icaa-ren laguntzetarako
marta alamillo
Laguntza-eskaera batean arrakasta izateko aukerak handitzeko, ez da nahikoa txosten on bat egitea: funtsezkoa da deialdia eta haren betekizunak sakon ezagutzea. Tailer honetan film luze eta laburretarako ICAAren puntuazio-irizpideak aztertuko ditugu, laguntza guztietarako funtsezkoak diren alderdiei helduko diegu eta parte hartzen duten produkzio-etxeen kasu zehatzei buruzko zalantzak argituko ditugu.
marta alamillo
Marta Alamillok enpresa eta erakunde ofizialetako aholkulari lana The Flow enpresarekin eta dokumental eta film laburren ekoizpen propioarekin uztartzen ditu. Nabarmentzekoa da ICAAren laguntza guztiak zehatz-mehatz ezagutzen dituela, eta parte hartzen duten produkzio-etxeekin partekatuko dituela, gure proiektuei ahalik eta puntu gehien nola batu erakusteko.
* Erreserbatu zure tokia: apika.asociacion@gmail.com